gurehornidurak

 

Gure laguntzarekin ez zaizue zaila izango informatika-ekipamendu egokia aukeratzea. Etorkizuneko beharrizanei nolabaiteko tartea aurreikusi eta aplikatuko dien salmenta-aurreko orientazio zuzen baten laguntzarekin eta, gainera, gutxieneko kalitate-maila baten barruan eginez gero, ez da erraza izango erosketa txarra egitea. 

  

Erabaki asko epe motzera begira egitera ohituta gauden garai hauetan, ekipamendu eta hornikuntzen kalitatearen aldeko apustua egiten dugu.

  

Gure ustez, garrantzitsua da ideia hori errespetatzea lortu nahi diren eraginkortasuna eta helburua bermatzeko, produktibitatea eta erabiltzaileen gozamenean hobera egiteko eta, era berean, jabetzaren kostuak murriztu eta bizitza, iraunaldi eta amortizazio egokiagoak lortzen direlarik.

 

Kalitatea erosketa egiteko irizpidetzat erabiltzea ere iraunkortasun ekonomikoaren eta ingurumenarekiko errespetuaren alde eta deslokalizazioaren eta langileen esplotazioaren aurka egiteko beste modu bat da.

 

Egiaz, kalitatearen aurka egiteak kontrako eragina duela uste dugu eta epe ertainera begira, garestiagoa dela.

 

 

Descripción de la imagen