Zeintzukgara

aidehistoria

Descripción de la imagen


AIDE Informatika 1992. urtean sortu zen, Aretxabaletan (Gipuzkoa) kokatuta dago eta Arrasateko lanbide eskolako bi ikasleren lanaren eta ilusioaren emaitza da.


Hogei urte hauetan, informatika sektorearen gorakadaren eta garapenaren aurrean gure bezeroak bideratzen ahalegindu gara; 1.500 bat bezero lortu ditugu, gehienak aitzindari izan ginen Debagoiena eskualdekoak.


Zerbitzua eta hornikuntzari buruzko aholkularitza eskaintzerakoan gogo beroz jardutea eta bezeroarekiko harremana zuzenean lotuta daude gaur egun “salmenta harremanarekin” deritzon kontzeptuarekin. 

 

aideHelburuak

Informazio-teknologien sektorean lan egiten dugu AIDE enpresan eta gure helburua da gure bezeroei sistema horiek ezartzeko, zaintzeko eta erabiltzeko zeregina erraztea, horretarako, gure lanean inplikatuz eta harreman hurbileko eta atsegin bat eskainiz.

 

Gure bezero gehienak Enpresa Txiki eta Ertainak eta herritar partikularrak dira eta bakoitzari bere neurriko zerbitzua eskaintzen diogu, oinarrizkoa edo aurreratua, puntuala edo jarraitua, beharra zernahi dela ere, erabiltzaile baten beharra, sistemari dagokiona edota ekipamendu-beharra.

 

Nolanahi ere, eraginkortasunaren eta segurtasunaren arteko orekarik egokiena bilatzen saiatzen gara beti eta, horretarako, eskaintzen ditugun ekipamenduek kalitate-maila zaindu eta zehatz bat izatea ezinbestekoa dela uste dugu.

 


Descripción de la imagen