gurezerbitzuak

arretamota

Esperientzia handia izateaz gain, zerbitzua gure bezeroek ulertuko luketen eran ulertzen saiatzen garela kontuan hartzen badugu, gogobetetasun-maila altua izaten da horren emaitza. Ohikoa izaten da ahoz aho zabaldutakoaren ondorioz bezero berriak geureganatzea eta haiek gogobetetasun horren berri ematea.

 

Kasu eta behar ezberdinei egokitutako prozedura arinen bitartez eskaintzen ditugu gure zerbitzuak eta eskaera edo lan-ekimen guzti-guztiak – baita sinpleenak ere- burutzen ditugu. 

 

  

Descripción de la imagen
Descripción de la imagen

zerbitzuakmotak

 

LTZ zerbitzua:

Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren (LTZ) bitartez, era guztietako arazoak, eskaerak edo ekimenak artatzen ditugu. Komenigarria izan daiteke gainerako zerbitzuekin osatzea, baina egiatan, behar guztiei erantzuteko gai gara LTZ zerbitzuaren bitartez.

 

Aldizkako laguntza zerbitzua:

Bezeroarekin lankidetza estuan, eskaintzen dugu aldizkako zerbitzu hau eta hallekin adostutakoa izaten da; zerbitzu honen helburua da sistema eta ekipamenduak zaintzea, horien etengabeko eraginkortasuna eta hobekuntza areagotzea eta erabiltzaileek sistema eta ekipamendu horiekin duten harremana hobetzea.


 Laguntza-bonuak:

Teknologia hauek saihestu ezin den eta behar bezalako arreta behar dutela onartzen dutenei laguntza-bonuekin erantzun diegu; zerbitzu honek jabetzaren kostu horiek aurreikusi eta kontuan hartu izana saritzen du. 

 

Urruneko kontrola:


Gorabehera edo behar askori irtenbide bizkorrak ematea ahalbidetzen duen tresna boteretsua da. Bera bakarrik baliagarria den arren, gomendagarriagoa da laguntza-bonoei lotuta. 

 

Hardware mantenua:

Parke informatiko askotan, ekipamendu batzuek mendekotasun handiak izaten dituzte; horregatik, aztertu egin beharko litzateke bikoizketak egin edo arazo fisikoek ekipamendu horiengan izan dezaketen inpaktua minimizatuko duen mantenu-kontratu bat egin.